GAITASUN DIGITALA, ZER DA?
Gaitasun digitala izateak Informazioaren gizarteko teknologiak ongi erabiltzen jakitea esan nahi du. Teknologia horien erabilpen kritikoa eta segurua egiten jakin behar da, bai lanean, bai aisialdian, bai beste edozein komunikazio esparrutan ere.
Informazio eta komunikazio teknologiak, IKTak, erabiltzeko abilezietan oinarritzen da gaitasun digitala: ordenagailuak eta antzeko gailuak erabiltzeko trebetasuna behar da informazioa lortzeko, galdutako informazioa berreskuratzeko, informazioa biltzeko, batzeko, ebaluatzeko, sortzeko, aurkezteko, partekatzeko... eta, bide beretik, gizarte sareetan parte hartzeko jariotasuna, horrelako sareen bidez komunikatzeko eta interneten bidez auzolanetan parte hartzeko abilezia behar da.
Laburbilduz, informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza gaitasun hau. Eta honek, eskatutako trebetasunen artean daude, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa.

Comentarios
Publicar un comentario